Argitxu DUFAU

Prefetak "informazio faltsuak argitaratzea" leporatzen dio Urruñako auzapezari

Pirinio Atlantikoetako prefetak Urruñako auzapeza den Odile Corali gutun bat bidali zion ekainean, herriko aldizkarian argitaratutako informazioak "faltsuak" zirela leporatuz. Suprefetak korrespondentzia honen kopia bat bidali die herri elkargoko kontseilariei.

Gaia abuztuaren 24an iraganen den herriko kontseiluan aipatuko dute.
Gaia abuztuaren 24an iraganen den herriko kontseiluan aipatuko dute.

Urruñako Herriko Etxeko hautetsiek gutun artamendatu baten bidez, "Pirinio Atlantikoetako prefetak Urruñako auzapez andereari bidalitako gutunaren kopia" jaso dute. Bertan, prefetak tokiko urbanismo planoaren gaia jorratu du.

Gutunaren bidez, prefetak gauzak argitu nahi izan ditu. Bere hitzen arabera, "2015eko maiatzean argitaratutako 52. herriko aldizkarian, tokiko urbanismo planoari buruzko informazio faltsuak argitaratu dituzte". Halaber, gai honen inguruan trukatutako mezuak kontuan ez hartzera leporatzen dio auzapezari.

Nivelle-Bidassoa kolektiboarentzat auzapezak ez du legea errespetatu. Hain zuzen ere, Colarek ez ditu hautetsiak informatu urbanismoari lotutako eztabaida honen inguruan.

Paueko auzitegi administratiboak 2013. urtean proposatutako tokiko urbanismo plana ezeztatu zuen. Geroztik, herri elkargoak 2007ko planoa erabiltzen du.

Gutun hori abuztuaren 24an 18.30etan iraganen den herriko kontseiluan aipatuko dute.