Justine GIRAUDEL

Elkarlari esker berritutako historia judua

Abuztuaren 17tik hamabi boluntario Baionan kokatua den hilerri judua berritzen ari dira. Ipar Euskal Herrikoa, Estatu frantseseko hilerririk handienetarikoa da.

Hamabi benebolek bi astez hilerri judutarra berrituko dute. © Gaizka Iroz
Hamabi benebolek bi astez hilerri judutarra berrituko dute. © Gaizka Iroz

Abuztuaren 17an Baionako hilerri juduaren berritze lanak hasi zituzten. Bi astez, hamabi boluntarioak mende anitzeko hilobiak garbitu dituzte. Ipar Euskal Herrikoa Saint-Etienne auzoan kokatua da eta hori Estatu frantseseko hilerri judu handienetarikoa da. Bi hektarea ditu, hain zuzen ere.

Bosgarren urtea da boluntarioak hilerri hori garbitzeko elkarlanean aritzen direla. Jakin behar da, gaur egun 2.500 hilobi zenbatuak izan direla. Zatirik zaharrenak, XVII eta XIX mendekoak, 3.000 hilobi ditu.

"Baionako hilerria berezia da, 400 urteotan berdin mantendu delako. Pertsonak gaur egun ere, bertan lurperatuak dira", azaldu du Baiona-Biarritzeko elkarte kultural israeldarreko lehendakaria den Caroline Bentolilak. Halaber, eremu hau bakarrik judutar komunitateari zuzendua da.

Proiektu hori Belgikako museo juduaren kontserbatzailea den Phillippe Pierretek hasi zuen. "Lurraldeaz maitemindu" zenak, jadanik gisa horretako beste iniziatibak kudeatu zituen.

Elkartasunari deia

2010. urtetik Baionan egiten diren lanek, Alemaniako ASF elkartearen diru laguntzak jasotzen dituzte. Aurten, aldiz, laguntza horiek bertan behera utzi dituzte aukera ezagatik, horregatik lana segitzeko diru bilketa bat abiatu dute. Halaber, Herriko Etxeak ere laguntzen du. Lanetan ari diren boluntarioentzat aterpetzea ziurtatzen du.

Berritzen ari diren Baionako sinagoga monumentu historikoa bezala sailkatua da. Hilerri juduak ere titulu hori lor dezake.