Arantxa MANTEROLA

Antzara jokoan animalia hilak erabiltzeagatik kritikak Kanbon

Zuberoko pastoral eta maskaradak, Baionako bestak, Nafarroaren Eguna edo EHZ festibala Ipar Euskal Herrian egin ohi diren jai giroko ekitaldi aski ezagunak dira. Alta, hainbat herriko festetan antzara jokoa egiten dela inork gutxi daki. Kanbon joan den abuztuaren 12an antolatu zutenaren harira Brigitte Bardot Fundazioak egindako kritikari esker –edo erruz, zenbaiten aburuz– orain entzunagoak izango dira seguru asko. Jokoa egin duten lehen aldia izan da.

Jokoa lehen aldiz egin dute Kanbon. ©Isabelle Miquelestorena
Jokoa lehen aldiz egin dute Kanbon. ©Isabelle Miquelestorena