Euskarazko Herensuge izena har dezake laster planeta batek

Draco konstelazioan topatu duten planeta berri bati izena jartzekotan da IAU (International Astronomical Union) nazioarteko erakundea eta proposatutako izenen artean euskarazko Herensuge ageri da. Azaroa bitarte herritarrek emandako botoen bidez erabakiko da "Edasich iota Draconis b" izeneko izarraren inguruan aurkitu duten planetaren izena.

Naiz +|2015/08/14 22:00|0 iruzkin
Draco2
Planeta berria Draco konstelazioan atzeman dute.

International Astronomical Union da planeta berriei izena jartzeko lanetan ari ohi den erakunde nagusia eta bere eskutik planeta baten jatorrizko izen bilakatu ahal da euskarazko Herensuge hitza. Draco konstelazioan, "Edasich iota Draconis b" izarraren inguruan aurkitu duten planeta berri baten izena jartzekotan dira ‘NameExoWorlds’ programaren bidez eta hamar aukeretako bat da Herensuge.

Botoa emateko HEMEN KLIK egin behar da. (Euskarazko izenaren berri postontzi bidez jakinarazi digu Malagako Jose Antonio erabiltzaileak). Azaroaren hasieran jakinaraziko dute hamar izenetatik zein den azkenean aukeratua.

Euskaltzaindiak astroak izendatzeko argitaratutako arauaren arabera Draco konstelazioak euskaraz Herensuge izena har dezake, izen hori konstelazio horretan topatutako planetak hartuko balu, aldatu igual egin beharko da!