830 orritan jasotako 27.003 sinadura Apple konpainiaren egoitzara bidean dira. Iparra.netproiektuaren buru den Xabier Martinek abiatutako ekimenak arrakasta izan du erabiltzaileen artean eta sagarraren konpainiari dagokio, orain, eskariari erantzutea. Change.org plataforma baliatuz ekin zion Martinek sinadura bilketari eta atzo igorri zituen sinadurak Apple-era.
Aste batzuk atzera hainbat instituziori ekimenarekin bat egiteko deia egin zien Martinek. Sinadura bilketa sustatu ez arren, Lakuak Apple-i bere eskaria helaraziko diola iragarri du ekimenaren sustatzaileak.
Mundu osoko sinadurak
Euskal Herrian jaso dira sinadura gehienak baina ia mundu osoko herrialdeak ageri dira Martinek publiko egin duen herrialdeen zerrendan. Australia, AEBak, Errusia, Irlanda, India, Danimarka, Txile eta Txina, besteak beste.