Kazeta

Elgarretaratzea egin dute sexu erasoak salatzeko, gizon gazteak kexa kendu luke

Baionako festen lehen arratsean bortxatu zutela salatu zuen gizon gazteak bere kexa kendu luke. Uztailaren 31n, festen denboran izan diren sexu gehiegikeriak salatzeko, hamarka pertsona elgarretaratu dira.

Hamarka pertsona elgarretaratu dira Baionan sexu erasoak salatzeko. Horien artean Jérôme Aguerre herriko auzapez ordea izan da. © Bob EDME
Hamarka pertsona elgarretaratu dira Baionan sexu erasoak salatzeko. Horien artean Jérôme Aguerre herriko auzapez ordea izan da. © Bob EDME

Baionako festen hasieran izan diren erasoak gaitzesteko elkgarretaratzea egin dute, ostiralean, uztailaren 31n Laborarien xokoan, "Eraso sexistarik ez!" lelopean, PAF mugimendu feministak, Baionako Gazte Asanbladak eta Aitzinak deiturik. Hamarka pertsona bildu dira, tartean, Jérôme Aguerre Baionako auzapez ordea.

Egun berean, Sud-Ouest egunkariak zabaldu duenez, festen lehen arratsean bortxaketa salatu zuen gizon gazteak bere kexa kendu duela jakinarazi luke Baionako prokuradoreak. Beste gizon batekin ukan harremana onartua izan zela aitortu ondoren egin luke. Landestar gazteak salaketa jarri zuen, Baiona Tipian beste gizon bati felazio bat egitera behartu zutelako.

Eitb-ko kazetari batek eta Berria egunkariak hedatu dutenez, beste erosa batzuk izan ziren arrats berean.