Kazeta

Gazte Errepublikanoen karabana Ipar Euskal Herrian

Estatu frantsesa zeharkatzen duen Gazte Errepublikanoen karabanak geldialdia eginen du Ipar Euskal Herrian. Militanteak abuztuaren 2 eta 3an Donibane Lohizune eta Angelun egonen dira.

Gazte Errepublikanoen karabana abuztuaren 2 eta 3an izanen da Lapurdin. ©Jeunesrepublicains
Gazte Errepublikanoen karabana abuztuaren 2 eta 3an izanen da Lapurdin. ©Jeunesrepublicains

"Eguzkia, itsasoa eta Gazte Errepublikanoen karabana". Estatu frantsesa zeharkatzen ari den alderdi politikoak geldialdia eginen du Lapurdiko kostaldean. Hain zuzen ere, abuztuaren 3an Donibane Lohizuneko Thibaud plazan egonen dira eskuineko gazteak eta biharamunean Angeluko Urrezko hondartzan ikusten ahalko dira.

Gazte Errepublikanoek esplikatu dutenez, ibilbidea Frantzia mailako alderdiko ordezkariek bideratu dute. Ipar Euskal Herrian egindako geldialdian, herritarrekin eta turistekin hitz egiteko helburua dute. "Beren arazoetaz, beren nahikundeaz mintzatuko gira, baina baita gaurkotasunaz, etorkizuneko proiektuetaz edo mugimenduaren baloreetaz ere", gehitu dute.