Kazeta

Baionako bestetan bortxatu egin dutela salatu du gizon gazte batek

Gizon gazte batek salaketa jarri du Poliziaren aurrean, Baionako besten lehen gauaren baitan beste pertsona bati felazio bat egitera behartu zutelako. Gertakizunak salatzeko, elkarretaratzea eginen dute uztailaren 31an 17.30etan Laborarien xokoan.

Eraso sexisten kontrako afixak jarri dituzte Baionako besten karietara. ©Isabelle Miqulesterona.
Eraso sexisten kontrako afixak jarri dituzte Baionako besten karietara. ©Isabelle Miqulesterona.

SudOuest egunkariak bere webgunean berri eman duenez, gizonezko gazte batek salaketa jarri du, Baionako besten lehen gauean beste pertsona bati felazio bat egitera behartu zutelako. Jazotakoa argitzeko, polizia judizialak ikerketa abiatu du.

Gertatutakoa salatzeko, uztailaren 31an 17.30etan Laborarien xokoan elkarretaratzea eginen dute. "Eraso sexistarik ez!" lelopean, karriketara tixerta beltz batekin ateratzeko deia luzatu dute.