Kattin Chilibolost

Baionako bestak hasi dira

Aviron Bayonnais errugbi taldeko kideak, Martial eta Gillen Iribarren izan dira aurtengo Baionako besten irekitzearen protagonistak.

Baionako besten 2015ko ediziorako, ABko Pottoka balkoira igo da. Argazkia : Isabelle Miquelestorena
Baionako besten 2015ko ediziorako, ABko Pottoka balkoira igo da. Argazkia : Isabelle Miquelestorena

Uztailaren 29an, gaueko 10.00etan, Baionako herriko etxeko plaza jendez mukurru betea zen, begi guziak balkoira so. Gain hartatik, Léon Erregea azaldu artean, Gillen Hiribarrenek bertsu bat bota du, erregeren "korona euskal kultura maite dutenei eskain[iz]". Ondotik, Nouvelle Star emankizunean fama hartu zuen Martialek zuri eta gorriz jantzitako jendea harrotu du.

Azkenean, Aviron Bayonnais errugbi taldeko Pottokak lagundurik, Scott Spedding, Jean Monribvot eta Vincent Etcheto lagunek, bestalariei hiru giltza bota dizkiete.

Balkoiko zeremoniaren ondorioz, igande arte iraunen duen besta ofizialki hasia da.