Kattin Chilibolost

Euskaraz lanbidea hasteko

2015ko abendutik goiti, euskarazko laneratzea ahalbidetzeko AEKren ikastaro trinkoak hasiko dira.

AEKren ikastaro berria Bretainarekin parekidetasunean garatu da. © Gaizka Iroz
AEKren ikastaro berria Bretainarekin parekidetasunean garatu da. © Gaizka Iroz

Datorren abenduaren lehenean AEK-k eskainitako lehen formakuntza trinkoa hasiko da. Euskaraz lan baten atzemaitea ahalbidetzeko xedea duen lehen ikastaldia hain zuzen ere. Sei hilabeteko saioaren buru, parte hartzaileek B1 delako diploma lortu beharko lukete. Izen emaiteak irailaren 15ean irekiko dira; hamabost egun beranduago berriz hesteko.

Euskara ikasteko formula berriak, sei hilabetez 770 orduko kurtsoa proposatzen du. Ikastaldian,  orotara 12 pertsona errezibitzen ahalko dituzte, hain zuzen ere, haurtzaroan diplomatuak diren jendeak. Sail horretan kalifikatuak baina lan xeka ari direnentzat zortzi leku atxikiak izanen dira, eta beste lau haurtzaro munduan lanean ari direnentzat.

Proiektu berriaren gauzatzeko, AEK elkarteak eskualdetik 44.000 euro ukan ditu. Diru laguntza hau laneratzerako politikaren karietara emana izan da, hala nola, ikastaroko zortzi parte hartzaileen formakuntza ordaindua izanen da. Gainerateko lauen ikastaldiarentzat aldiz, Euskal erakunde publikoaren eskutik hizkuntza politikari zuzendutako dirua ukaitekotan dira.

Euskararekiko engaiamendua

AEK-ko Amaia Beyriek ikastaroko parte hartzaileen hautatzeko baldintzak zehaztu ditu. Honen arabera, lan proiektu sinesgarria eta bertan euskararekiko engaiamendua erakusten duen jendea hautatuko dute. Sei hilabetez hor izaiteko gai izanen den jendea, jakina.

Euskal Herrian ordu arte horrelako ikastaroen aukerarik izan ezean, AEKko hainbat kideek Bretainiara jo zuten. Bertako hizkuntzaren promoziorako elkarteen lana ezagutuz formakuntza trinkoaren ideia sakondu ahal izan zuten.