Kazeta

6.250 bestazaleek txuri-gorriz lasterka egin dute

Bestazaleen lasterketak 6.250 parte hartzaile bildu ditu uztailaren 29an ospatu den 16. edizioan. Irabazleak Biarritzetik Baionara zeharkatu dituzten 12 kilometroak, 40 minutu baino gutxiagotan egin ditu.

Irabazleak 12 kilometroak 39. minutu eta 6 segundoetan egin ditu. ©Isabelle Miquelestorena
Irabazleak 12 kilometroak 39. minutu eta 6 segundoetan egin ditu. ©Isabelle Miquelestorena

Baionako besten irekiera ofiziala baino lehen, Bestazaleen lasterketa ekimen garrantzitsu bat bilakatu da. Aurtengo edizioan 6250 pertsonek parte hartu dute eta horien artean Jose Manuel Dias Rochakek irabazi du.

Portugaleko txapelduna denak lasterketaren 12 kilometroak 39. minutu eta 6 segundoetan egin ditu. Halaber, Betty Revel ibilbidea bukatu duen lehen emaztea izan da. Hain zuzen ere, lasterketa 48 minutu eta 22 segundoetan burutu du.