Argitxu DUFAU

Roland Barthesek Augustin Chaho ordezkatuko du Baionan

Orain arte Chaho Pelletier Baionako zabalguneak izenez aldatu du. Idazlea, kazetaria eta abertzaletasunaren aitzindaria zen Agustin Chahok zuen tokia, Roland Barthes semiologoak hartuko du.

 

Agustin Chaho, gerla karlistetan berri emailea izan zen. © Gaizka IROZ
Agustin Chaho, gerla karlistetan berri emailea izan zen. © Gaizka IROZ

Baionako Chaho Pellletier zabalgunea berriz bataiatua izanen da. Nahiz eta Baionako Herriko Etxeak Chaho kaia ez dela desagertuko ziurtatu duen, ondoan den zabalguneak "Roland Barthes" izanen du izena.

Agustin Chaho (1811-1858) Atharratzen sortu zen eta abertzaletasunaren aitzindari gisa kontsideratua zen. Kazetaria, gerra karlistetan berri emailea izan zen. Berak idatzitako, "Euskal jazarraldian Nafarroako bidaia" liburua, historiaren erreferentzia bat bilakatu da.

Roland Barthes (1915-1980), berriz, literatur kritikaria eta semiologoa zen. Bere haurtzaroaren zati handi bat Ipar Euskal Herrian pasa zuen.