Kazeta

Alternatiba Itzulia Europako Ingurumenaren kontseiluarekin elkartuko da

Alternatiba itzulia Europako Ingurumenaren kontseiluko lehendakaria den Carole Dieschbourgekin elkartuko da Luxenburgon. COP21 ekimena baino bost hilabete lehenago, militanteek, proposamenak egiteaz gain, Europako berotegi efektuko gas emisioen murrizketa aipatuko dute.

Txetx Etcheverry Carole Dieschbourgekin. ©Alternatiba
Txetx Etcheverry Carole Dieschbourgekin. ©Alternatiba

Ekainaren 5ean Baionatik atera ondotik, Alternatiba itzulia aitzina doa. Ingurumenaren aldeko pedalek 2.300 kilometro baino gehiago zeharkatu dituzte. Gizartea sentsibilizatzearen helburuaz gain, beren mezua zeharkatzen dituzten herrietako eragileengana ailegatzea dute xede. Horretarako, Europako Ingurumenaren kontseiluko lehendakaria den Carole Dieschbourgekin elkartuko dira Luxenburgon, uztailaren 28an.

Irailaren 26an Parisera ailegatzeko 3 000 kilometro gelditzen zaizkio Alternatiba itzuliari; data horretan COP21 konferentzia iraganen da. Horren harira, Dieschbourgekin elkartuko dira, jakinez, Europa ordezkatuko duela aldaketa klimatikoaz Parisen eginen den konferentzian.

Alternatiba mugimenduko ordezkariek espero dituzten neurriak aurkeztuko dizkiote eta Europako berotegi efektuko gas emisioen murrizketa aipatuko du. Horretaz gain, 2020an mundu mailako akordio batera heltzeko estatuek hartzen ahal lituzketen neurriak zehaztuko dizkiote eta horretarako neurri horien finantzaketaz ere hitz eginen dute.

Luxenburgon egon ondoren, Alternatiba Itzulia Belgikatik pasatuko da eta abuztuaren 3an Bruselara ailegatuko da.