Kazeta

Hasi dira aldaketa sinbolizatuko duten Sanferminak

Txupinazoak Sanferminei hasiera eman baino lehen, Iruñeko herriko etxeko plaza bete da. Ospakizunak hasteko minutu batzu falta zirenean, herriko etxeko balkoian ikurrina agertarazi dute; 35 urte eta gero.

 

35 urte eta gero ikurriña Iruñeko herriko etxera itzuli da.. (Ander GILLENEA/AFP PHOTO)
35 urte eta gero ikurriña Iruñeko herriko etxera itzuli da.. (Ander GILLENEA/AFP PHOTO)

Goizean goizetik Iruñeko herriko etxeko plaza betetzen joan da. Denak bertara hurbildu nahi izan dute Sanferminei hasiera emaiteko. Aurten aldaketaz beteriko ospakizunak izanen dira eta horren lehen isla 11.30ak aldera agertu da. Herriko etxeko balkoian ikurrina jarri dute; 35 urte beranduago. 12.00etan La Veletako Chantal Estradak eta Iruñeko Orfeoiko Javier Aranegik bota dute suziria.

Joseba Asiron auzapezak berak aurreratu zuen ikurrina presente egonen zela sanferminen hasieran eta, goizeko 11.00ak inguruan, Herriko Etxeko bi langileek balkoian jarri dute, gainerako banderen ondoan. 12.00etan txupinazoak eztanda egin ondoren, zapia lepoan lotu eta bederatzi eguneko bestei hasiera eman dute.

1979tik 1981ra egon zen ofizialki ikurrina balkoian eta azken urteotan jazarpen izan da plazara sartzen saiatu izan direnen aurka.

Gobernuaren erantzuna

Iruñeko Udalera aldaketaren aldeko indarrak iritsita, normaltasunez izango da ikurrina txupinazoan. Baina, Gobernu espainolaren Nafarroako ordezkaritzak berehala erantzun du, ikurriña eskegitzeko erabakiaren aurka helegitea jarrita. Herri etxeak hartutako erabakiarekin legea urratzen dela argudiatu du ordezkaritzak.