Naiz

Tenperatuak 40 gradu arte igoko dira

Tenperaturak 40 graduraino igoko dira gaur Euskal Herriko barnealdean eta alerta laranja piztua dago gaur eta biharko. Hala ere, euskalmeten arabera, gaur gauean galerna bat sortzeko aukerak daude, honek ekarriko lukeen tenperatura jaitsierarekin.

Termometroak 38º markatu ditu gaur Beasainen. (Elena MORENO)
Termometroak 38º markatu ditu gaur Beasainen. (Elena MORENO)

40 graduko muga harrapatuko du gaur Euskal Herriak. Afrika iparraldetik iritsitako haize beroek ekarriko dute gorakada nabarmen hau. Honen aitzinean, Hego Euskal Herrian alerta laranja piztu dute. Leku askotan, gauean ere ez dira 20 graduetatik jaitsiko.

Hala ere, gaur iluntzean galerna sortzea ez da baztertzen, eta honek tenperaturen jaitsiera nabarmena ekar lezake kostaldean.

Iragarpenen arabera, ostegunean tenperaturek zertxobait bera eginen dute, baina ostiral eta larunbatean berriz zenbaki altuetan mugituko da.