Kazeta

Epaileak Iraitz Salegi eta Ernaiko zazpi kideak absolbitu ditu

Ekainaren hasieran Audientzia Nazionalak epaitu dituen Iraitz Salegi kazetaria eta Ernaiko zazpi kideak absolbitu ditu.

Iraitz Salegi, gainontzeko auzipetuekin batera, Entzutegi Nazionalera sartu aurretik. (@ErnaiAntolakundea)
Iraitz Salegi, gainontzeko auzipetuekin batera, Entzutegi Nazionalera sartu aurretik. (@ErnaiAntolakundea)

Ekainaren 29an Estatu espainiarreko Audientzia Nazionalak Topatu.infoko Iraitz Salegi kazetaria eta Ernaiko zazpi kideak absolbitu ditu. Hain zuzen ere, honakoak dira absolbitu dituen gazte erakundeko partaideak: Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno. Epaileak 2013ko Gazte Danbadaren harira, "terrorismoa goraipatzea" leporatzen zien.

Iragan den maiatzaren 28an hasi zuen epaiketa, baina azkenean bertan behera utzi zuen auzipetuek Gasteizko herri harresian atxilotu zituzten gazteen defentsan beren irudiak islatzen zituzten tixertak jantzi izanagatik.

Epaiketa berriz abiatu zuenean, epaitegiko lehendakari Ángela Murillok auzia publikorik eta prentsarik gabe iragaitea agindu zuen.

Prokuradoreak Iraitz Salegi eta Ernaiko gazte batentzat 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatu zuen, beste seientzat, berriz, 24 hilabeteko kondena. Hasiera batean, berriki zendu den Periko Solabarria ere akusatu zuen, baina azkenean kondena atzera bota zuen.