Topatu eta Ernaiko gazteak epaiaren zain gelditu dira

Ekainaren 16an Ernaiko zazpi gazte eta Topatu.infoko kazetaria den Iraitz Salegiren kontrako auzia bukatu da. Prokuradoreak 18 eta 24 hilabeteko espetxe zigor eskaerak mantendu ditu. Gazteak epaiaren zain gelditu dira.

Kazeta|2015/06/17 16:50|0 iruzkin
Cgfxvv1w0aarneg
Lehen auzian burututako aldarrikapenaren irudia. (ERNAI)

Ekainaren 16an, auziaren bukaerarekin, Ernaiko zazpi gazteak eta Topatu.infoko kazetaria den Iraitz Salegi, auziaren zain gelditu dira. Prokuradoreak eskatzen zituen kondenak mantendu ditu. Hau da, 18 hilabeteko espetxe zigorra Salegi eta gazte erakundeko kide batentzat, eta 24 hilabeteko kondena beste sei gazteentzat. Epaitu dituzten Ernaiko gazteak hauek dira: Irati Sienra, Gotzon Elizburu, Maialen Etxebarria, Mikel Button, Aitor Anda, Garazi Mugertza eta Mikel Moreno. Defentsak bere aldetik, absoluzioa eskatu du.

Prokuradoreak gazteei 2013an Gazte Danbadan burututako ekimen politiko batean "terrorismoa goraipatzea" leporatzen die. Salegik ekimenaz informatu zuen. Hasiera batean, justiziak Periko Solabarria ere jujatu nahi izan zuen, baina azkenean akusazioa bertan behera utzi zuen.

Atzo iragandako epaiketan, Gazte Danbadako bideoak erakutsi dituzte. Prokuradoreak bideoak "editatu eta hedatzeagatik" Salegiri "terrorismoa goraipatzea" akusatu du.

Iragan den maiatzaren 28an gazteen kontrako auzia bertan behera utzi zuten eta gaurkoan, Ernaiko kideak eta Topatuko gaztea epaiaren zain gelditu dira.

 

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK