Kazeta

Lurraren berotze klimatikoaren saloia Baigorrin

Maiatzaren 30ean, Garapena, Energia eta Ondoko ekimenen aldeko elkarteak Baigorrin "Lurraren berotze klimatikoa: orain erantzuten dut!" lemapean ekitaldia antolatuko dute. Erakusketek, mintzaldiek eta ikastaroek energia berriztatzaileen inguruan informazioa eskainiko dute.

 

Maiatzazren 28an lurra berotzearen inguruko dokumentala eskainiko da Donibane Garazin. © Gaizka Iroz
Maiatzazren 28an lurra berotzearen inguruko dokumentala eskainiko da Donibane Garazin. © Gaizka Iroz

Garapen iraunkorreko astearen karietara, maiatzaren 30ean Baigorrin Garapena, Energia eta Ondoko ekimenen aldeko elkarteak "Consom'acteurs" ekimena antolatuko du. "Lurraren berotze klimatikoa: orain erantzuten dut!" lemapean, laugarren saloia iraganen da.

Larunbateko ekimena baino lehen, maiatzaren 28an Donibane Garaziko Nafarroako lizeoan "Chasind Ice" dokumentala eskainiko dute. Horrek James Balog argazkilariaren bizipenak islatuko ditu. Balog, besteak beste lurraren berotze klimatikoaren aditua da.

Maiatzaren 29an, Baigorriko Xoko plazan iraganen den ekimena 11.00etan hasiko da. Eguna abiatzeko, parte hartu duten familiei energia positiboaren desafioaren sariak banatuko dizkiete. 14.00etan, Euskal Herriko Laborantza Ganbarako kidea den Iker Elosegik, gas emisioaren inguruko mintzaldia proposatuko du. Hain zuzen ere, Climargrik taldeak abiatutako desmartxa aurkeztuko du.

Ondotik, Estatu frantseseko Laborantza Etxeen elkarteak "Arkitektura eta eskualdeko identitatea mantenduz, etxebizitza bat energetikoki berritzeko modua" aurkeztuko du. Arratsaldean, Météo France 64eko arduraduna den Eliane Ducassek edo ENSEGIDeko zuzendaria den Alain Dupuyek lurraren berotzearen inguruko eztabaida batean parte hartuko dute.