Kazeta

Bertsulari Ttiki Eguna: errima gazteak oholtzara

Maiatzaren 22an Larzabalen eta 24an Biarritzen, Bertsulari Ttiki Egunak ospatuko dira. Lapurdi, Xiberoa eta Baxe Nafarroako bertso-eskoletan aritzen diren 800 gazte elkartuko dira errimak osatzeko.

Aurtengo hitzorduak Larzabalen eta Biarritzen iraganen dira. ©Bertsularien Lagunak
Aurtengo hitzorduak Larzabalen eta Biarritzen iraganen dira. ©Bertsularien Lagunak

Bertsularien Lagunak elkarteak eta Seaskak antolaturik, maiatzaren 22 eta 24an Bertsulari Ttiki Egunak iraganen dira. Ostiralean Larzabalen eta igandean Biarritzen antolatuko diren hitzorduetan Ipar Euskal Herriko bertso-eskoletako 800 bat gazteek parte hartuko dute.

Bertsularien Lagunak elkarteak hitzordu hauek ikastoletako haurrak eta bertsu-eskoletako gazteak bateratuko dituela adierazi du. Hain zuzen ere, aurtengo parte hartzaileak Xiberoa, Baxe Nafarroa eta Lapurdiko 24 ikastoletatik etorriko dira.

Antolatzaileek aurten bertsu idatzien saririk ez dela prestatuko iragarri dute. Halaber, haurrek goizean, musikaren laguntzarekin ikasturtean zehar idatzitako bertsoak eskainiko dituzte. "Ikastoletako haur guztiek oholtzara igo eta bertsuak kantatzeko parada izanen dute, lehiaketa baztertuz", adierazi du elkarteak.