Kazeta

TAFTAren inguruko irratsaioak Aitzinaren eskutik

Maiatzaren 1a arte, Aitzinak TAFTAren inguruko hiru irratsaio argitaratuko ditu. Lehen emankizunean, Patxi Hiriart ekonomialari gazteak hitzarmenaren sorreraren inguruko azalpenak plazaratu ditu.

Hiru irratsaio argitaratuko dira maiatzaren 1a baino lehen. © Bob EDME
Hiru irratsaio argitaratuko dira maiatzaren 1a baino lehen. © Bob EDME

Aitzina gazte mugimenduak hiru irratsaio motzen bitartez, maiatzaren 1a baino lehen TAFTAren inguruko azalpenak eskainiko ditu. Hiru ekoizpenetan, ekonomia ikasi duen Patxi Hiriart hitzarmenari lotutako arlo ezbedinetaz mintzatuko da.

Lehen entzunaldian, TAFTAren sorrera azaldu du. Bere iritziz, mundializazioaren testuinguruan, akordioaren lehen urratsak ulertu beharrekoak dira.

Aitzinako kidea den Haitz Agirrebarrenak bigarren saioak TAFTAren "lerro nagusiak eta nola negoziatzen ari den" esplikatuko duela iragarri du. Halaber, azkenak hitzarmenak izanen lituzkeen ondorioak plazaratuko ditu.

Entzun hemen Aitzinak egindako lehen irratsaioa: