Apirilaren 29an 10.30ak Biarritzeko Miramar hondartzan ibiltzen zen pertsona batek emazte baten gorputza atzeman du. Kiroleko jantziak zituen eta dirudienez 35 urte inguruko emazte batena izaiten ahal da. Hain zuzen ere, gorputza urean zegoelarik ikusi du.
Sud Ouest egunkariaren arabera, ibiltariak poliziara deitu eta bertara hurbildu dira. Emaztearen nortasuna mementoz ezezaguna da. Biarritzeko komisarioa den Guillaume Calasen arabera, gorputzaren egoerak heriotza «duela gutxi» izan dela adierazten du.
Gaur egun arte, atzemandako gorputzaren perfilarekin bat egiten duen desagerpenik ez da informatu.
Euskal Herria
"Erakunde berrian ere gure aldarrikapenen alde egingo dugu lan"
Euskal Herria
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Euskal Herria
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Euskal Herria
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Kirola