Kazeta

Oier Oari asignazio aldaketa agindu diote, Sartrouvillera joan beharko du

Bagoaz kolektiboak Oari asignazio aldaketa agindu diotela informatu du, Sartrouville herrian bizi beharko du; Saint-Germain-en-Layetik hamar kilometrotara. Gaur egun dituen baldintza berdinak bete beharko ditu, baina kolektiboak "Oari hotela pagatuko diotela" zehaztu du.

Oier Oak bere familia Larresoron du.
Oier Oak bere familia Larresoron du.

Apirilaren 3a Oier Oa Saint-Germain-en-Layen asignatua izan zen, Euskal Herritik 800 kilometrotara. Bagoaz kolektiboak Oari asignazio aldaketa agindu diotela informatu du. Orain, Sartrouville herrian bizi beharko da. Bere abokatua den Xantiana Cachenautek Oa siñatzera joan denean Barne Ministeritzak agindutako berria jakin duela adierazi du.

Orain arteko baldintza berdinak bete beharko ditu. Hau da: hiru aldiz joan behar du komisaldegira izenpetzera eta gaueko ordu batak ondoren ezin da etxetik atera. Presoen eskubideen alde lan egiten duen taldeak euskal preso ohiari hotela pagatua izanen zaiola zehaztu du.

"Asignazio aldaketaren erabakiarekin, Barne Ministeritzak Oier Oa egoera prekazioan bizi zela aitortzen du", adierazi du euskal preso ohiaren abokatuak. Bere iritziz, toki aldaketak Oak Saint-Germain-en-Layen zuen gaitasun ekonomiko eza frogatzen du. "Konponbide bat eman nahi izan dute beraien ikuspundutik", gehitu du Cachenautek.

Bagoazek Oier Oa Larresoron bizi behar duela aldarrikatu du. Gogorarazi behar da Oak bere bikotea eta haurrak Lapurdin dituela.