Apirilaren 18an, 94 urteko emazte baten etxean pertsona bat sartu da eta bortxatu du. Sud Ouest egunkariak plazaratutako informazioaren arabera, erasotzaileak Biarritzen kokatutako etxearen kodigoa lortu eta etxean sartu da. Dirudienez ospitalera eramana izan baino lehen, emazteak sorospen zerbitzuak abisatu ditu.
Hasiera batean, Biarritzeko komisaldegiak hasi du inkesta, baina ondotik, apirilaren 20an, Baionako polizia judizialak hartu du ikerketaren gidaritza. Komunikabideak zehaztu duenez, erasotzailea ez da atxilotua izan, beraz inkestak segitzen du.
Euskal Herria
"Erakunde berrian ere gure aldarrikapenen alde egingo dugu lan"
Euskal Herria
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Euskal Herria
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Euskal Herria
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Kultura