Kazeta

Canopia hondarkinen balioztatzeko gunearen ate irekierak

Bil ta Garbi sindikatuak antolaturik, asteburu huntan Canopia hondarkinen balioztatzeko gunearen ateak irekiko ditu. Larunbatean 10.00etatik 13.00etara eta 14.00etatik 17.00etara, sailkatutako hondarkinak zer bilakatzen ahal diren ikusteko parada eskainiko da.

Canopia gunearen ate irekierak.
Canopia gunearen ate irekierak.

Ez da lehen aldia Bil ta Garbik Canopia hondarkinen balioztatzeko gunearen ateak irekitzen dituela. 2013. urteko abenduan antzeko bisita bat antolatu zuen ere eta aldi huntan sailkatutako hondarkinen bilakaera erakutsi nahi du. Sindikatuak apirilaren 11an 10.00etatik 13.00etara eta 14.00etatik 17.00etara bisita gidatua antolatu du. Aktibitatean parte hartzeko, izena emaitea beharrezkoa da; mementuz 200 bat parte hartzaile daude. 

Hondarkinen balioztatzearen araua eta sailkapenaren garrantzia. Bil ta Garbi sindikatuak antolatutako bisitaren helburuak honakoak dira. Asteburu huntan iraganen diren hitzorduen hasiera Bil ta Garbi sindikatuaren eremu pedagogiko berrian hasiko dira (Joseph-Latxague karrika, 7. zenbakia).

Bisita gidatuetara izena eman dutenak bertan lan egiten duten pertsonen azalpenak entzuten ahalko dituzte. Hauek, besteak beste, hondarkinen sailkapenerako arauak gogoratuko dituzte. Horretaz gain, parte hartzaileek Marina Jolivet artistarekin elkartzen ahalko dira. Hunek hondarkinei buruzko beste ikuspegiak eratzeko ikastaroak antolatuko ditu.

Izena emaiteko

Antolatzaileek mementuz 200 pertsonek izena eman dutela iragarri dute. Nahiz eta tarte batzu beteak diren, oraindik izena emaiten ahal da Bil ta Garbira deituz (05.59.44.26.44 zenbakira) edo email bat bidaliz: canopia@canopia.info.