Kazeta

Bizik Edgar Morin eta beste eragileen sustengua jaso du

Bizik urtarrilaren 12an HSBC bankutik bahitutako bost aulkiak ingurumenaren alde lan egiten duten elkarteei banatuak izan dira. Apirilaren 8an Parisetik Edgar Morin eta beste eragilek aulkiak ezkutatzeko engaiamendua hartu dutela jakin da. Bizik bankuari aulkiak emanen ditu, hunek estatuari dirua itzuliko duenean adierazi du.

Edgar Morin eta beste eragilek aukiak izkutatzeko engaiamendua hartu dute. Argazkia Bizi.
Edgar Morin eta beste eragilek aukiak izkutatzeko engaiamendua hartu dute. Argazkia Bizi.

Urtarrilaren 12an Bizik zerga ihesaren kontrako ekintza burutu zuen. Baionako HSBC bankuan sartu eta bertako zortzi aulki bahitu zituen, besteak beste, ingurumenaren alde lan egiten duten taldeei emaiteko. Apirilaren 8an Parisetik, hainbat eragilek aulki horiek ezkutatzeko engaiamendua hartu dutela jakin da. Horien artean, filosofoa den Edgar Morin.

Bizik HSBC bankutik aulkiak bahitu ondoren, horiek aurkitzeko ikerketa sakona izan da. Elkarteko zazpi militante komisaldegira deitu dituzte, DNA frogak egitea eskatu diete eta protagonistak frogak eta adierazpenak egitera errefusatu dute. Honetaz gain, Biziko lokala miatua izan da eta taldeko lehendakaria den Txetx Etcheverry hori aldiz komisaldegian egon da.

Bizik aulki horiek ingurumenaren alde lan egiten duten elkarte eta eragileei eman die. Poliziak aferan sartuak diren elkarteko lehendakariak komisaldegira deitzeko intentzioa plazaratu du.

Biziri sostengua adierazi diotenen artean, Patrick Viveret dago. Hunek apirilaren 8an HSBC bankuko aulki bat jaso ondoren, Edgar Morini eskaini dio. Parisen iragan den hitzorduan, Susan Geoge, Alain Caillé soziologoa eta Claude Alphandery erresistentziako kideak parte hartu dute.

"Txandaka"

Bost eragile hauek aulkiak gordetzeko engaiamendua hartu dute. "Bakoitzak bere txandan" gordeko dituztela azpimarratu dute. "Aulki horiek, bankuak Estatuari dirua itzuliko dionean emanen dira".