Kazeta

Lau atxilotuak 15.000 euroko fidantzapean aske gelditu dira

Audientzia Nazioanalak martxoaren 25ean atxilotutako Izaskun Abaigar, Nagore Lopez, Fernando Arburua eta Oihana Barrioz 15.000 euroko fidantzapean aske utzi ditu.

Izaskun Abaigar, Nagore Lopez, Fernando Arburua eta Oihana Barrioz aske gelditu dira. Argazkia: @EtxeratElkartea.
Izaskun Abaigar, Nagore Lopez, Fernando Arburua eta Oihana Barrioz aske gelditu dira. Argazkia: @EtxeratElkartea.

Martxoaren 25an Etxerat eta Jaiki Hadiko lau kide "euskal presoen aldeko defentsaren lana egiteagatik" atxilotu dituzte. Bi egun beranduago, Audientzia Nazionalak Izaskun Abaigar, Nagore Lopez, Fernando Arburua eta Oihana Barrioz 15.000 euroko fidantzapean askatu ditu.



Atxilotuak, beren konfiantzazko abokatuen presentziarekin, martxoaren 26an Madrilen galdezkatu dituzte. Denek adierazpenik ez egia erabaki dute. Halaber, adierazi dute poliziarengandik jasotako tratua "egokia" izan dela.

Etxeraten ustez, "operatibo honek, osasun eskubidearen kontra egin du, zuzenean, presoek konfiantzazko medikua izateko duten eskubidearen kontra egin baitu". Elkarteak bizi duen "kriminalizatzeko" intentzio horren aitzinean, martxoaren 28an Donostian antolatutako manifestaziora joaiteko deia luzatu du.



"Preso eta senideen eskubideen defentsan, elkartasuna aurrera" lemapean mobilizazioa prestatua da. Hain zuzen ere, hitzordua 17.00etan Donostiako Anoeta estadiotik abiatuko da.