Kazeta

Sabin Mendizabal atxilotu dute Donapaulen

Estatu frantseseko polizia eta Estatu espainiarreko Informazio Komisaldegi orokorrak, Sabin Mendizabal atxilotu dute Donapaulen. 2009. urtetik ihesean zegoen.

Estatu frantseseko polizia eta Estatu espainiarreko Informazio Komisaldegi orokorrak, Donapaulen Sabin Mendizabal atxilotu dute. 2009. urtetik ihesean zegoen, "kale borroka" ekintzekin erlazionatzen dutelako.

Estatu espainiarreko Entzutegi Nazionalak Europa mailako atxiloketa eta entregatze agindu bat zuzendu zion, "terrorismoa" leporatuta.