Astelehen huntan, martxoaren 16an hogeita hamar bat kide elkartu dira Hazketa hondarkintegian. 07.30etatik Hazparneko hondarkintegira sartzen diren kamioiak kontrolatu dituzte, jakiteko zehazki zer lurperatzen den eremuan. Horretarako garraiolariei dokumentuak eskatu dituzte. Ordu erdi bat berantago kideek bi kamioien sarbidea oztopatu dute, dokumentu ofizialak ez zituztelako eta eramaiten zutenaren jatorria ezezaguna zelako.
Orotara bertara hurbildu diren pertsonek sei kamioi kontrolatu dituzte eta bakarrik batek arauak bete ditu. "Ez ziguten esplikatzen ahal garraitzen dituzten edukien jatorria", adierazi du Peio Durrutyk, parte hartzaileak. Gainera, gehitu du bere ustez "zentzugabekeria dela hondarkinak horrela kudeatzea", "balorazioa eta sailkapena egiten ahalko zen".
Hazketa 2010 elkarteko kideak aldarrikatu dute biztanleek eskubidea dutela jakiteko zer lurperatzen den beren eremuan. Jakinez, 2014ko txosten batek zihurtatu zuela fosforoen gainditzea. Ordurarte ez dituzte gainditze horiek zergaitiak ezagutarazi eta horregatik kideek ekintza hau egitea erabaki dute. Goizean zehar bertara sartu nahi dituzten kamioiak kontrolatuko dituzte.
Parte hartzaileak zehaztu duenez, etorkizunerako ez dituzte horrelako ekintzak baztertzen. "Denen afera da", azpimarratu du.