Kazeta

Tarnoseko hilketa bikoitzaren ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du

Martxoaren 4an Annie Cluchet eta Melissa Noguez hilak agertu ziren Landetako Tarnos herrian. Ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du Grandignango espetxeko ziegan.

Martxoaren 6an elkarrteratzea egin zen Baionan. Argazkia Bob EDME.
Martxoaren 6an elkarrteratzea egin zen Baionan. Argazkia Bob EDME.

Sud Ouest egunkariak jakinarazi du martxoaren 4an Tarnos herrian agertu ziren bi emazteen hiltzailea bere buruaz beste egin duela Grandignango espetxean. Annie Cluchet eta Melissa Noguez ama-alaben ustezko erasotzaileak bere buruaz beste egiten saiatu zen martxoaren 10an.  Aurkitu ondoren, 30 urteko gizona hospitalera eramana izan da, baina burmuineko hiltzean zegoen. Martxoaren 13an, ostiral goizean, Ministerio publikoak bere heriotza baieztatu du.

Gizonezkoa Melissa Noguezen bikotea omen zen. Hilketaren momentuan elkarrekin duten haurra etxearen barnean atxemaiten zen. Atxilotua izan eta duela sei egun espetxean zegoen.

Salaketak

Martxoaren 6an Ipar Euskal Herriko kolektibo feministak antolaturik, indarkeria sexistaren kontra 60 bat pertsonek elkarretaratzea egin zuten. Kolektiboak hitzordua aprobetxatu zuen aurtengo bilana egiteko. ""Gaur egun, emazte bat hiltzen dute bi egun eta erdiro, kasik bi egunero [bortizkeri sexistaren ondorioz]", espilatu zuen Amaia Fontangek, kolektiboko kideak.