Kazeta

The Coup eta Woods taldeak EHZ festibalean

Euskal Herria Zuzenean uztailaren 3, 4 eta 5 iraganen da Lekornen. Antolatzaileak "20 urte, urtero sortzen" lemapean iraganen den festibalaren programazioa iragartzen hasi dira. The Coup eta Woods taldeen kontzertuez gain, eztabaida gunea izanen da garaile.

Euskal Herria Zuzenean uztailaren 3, 4 eta 5 iraganen da Lekornen. Argazkia: EHZ.
Euskal Herria Zuzenean uztailaren 3, 4 eta 5 iraganen da Lekornen. Argazkia: EHZ.

 

Euskal Herria Zuzenean festibalak 20. urteurrena ospatzen du aurten. Urtebetetzearen karietara programazio berezia eta publiko ezberdinei zuzendua iragarri dute antolatzaileek. Nahiz eta hilabete zonbait falta diren uztailaren 3, 4 eta 5ean festibalarentzat, programazioa iragartzen hasi dira. Kontzertuen artean, Woods eta The Coups taldeak ikusten ahalko dira. Horretaz gain, eztabaida gunean Brigada ubelak eta gogoeta taleak, feminismoa edo borroka antikapilasten bilakaeraz eztabaidatuko dute.

Estatu Batuetatik etorritako The Coup taldeak bere funk-rock musika eskainiko du festibalean. EHZk "Ameriketako Hip Hop eszena politiko, ezkonformista eta aktibistako talde" bat bezala aurkezten du. Bestalde, Weoods hype kontzeptua eta rockaren hizkuntzak nahasten ditu eszenatokian.

Feminismoa eta antikapitalismoa

Brigada Ubela taldea emazteen eskubideak defendatzeko sortutako taldea da. Gai horren inguruko eztabaida festibalean izanen da garaile ere. Ostiralean, feminismoa eta sorkuntzaz mintzatuko dira artista eta bertsulari ezberdinekin.

Larunbatean Gasteizeko Guet talde feministaren eskutik ikastaro ubela iraganen da. Azkenik, igandean "heteroaraua" izanen da aipagai. "Nola bizi garen jendartean?" bezalako galderei erantzuten entseatuko dira.

Eraldaketa sozialaren bidean eta mugimendu sozialaren inguruko hausnarketak trukatzeko, aurtengo edizioan gogoeta taldeak "20 urte: Borroka antikapitalisten bilakaera" izenburuan gai ezberdinei buruz mintzatuko dira. Besteak beste:  Kurdistanen adibidea autodefentsa eta autoeraketa moldetan edo Hego Amerikako jendarte hierarkien eraldaketa.

EHrZen bozkak irekiak

EHrZak herrialde minorizatuei festibalaren ateak idekitzen dizkie. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurtengo topaketan 48 taldeek parte hartu dute eta orain hauek bozkatzeko mementua ailegatu da. Europan zentratu den topaketako parte hartzaileek sari bereziak lortzen ahalko dituzte. Hiru taldeek Gernikako Lekuek festibalean aritzen ahalko dira eta beste biek Asturiasen kontzetu bat emaiteko parada izanen dute.