Kazeta

Arbola berri bat landatua Gernikan

Urtarrilean iharra zen Gernikako Arbola, eta martxoren 2an andatu dute berria. Hogeita zortzi urte iraun duen sinboloaren ordezkatzeko ekitaldian, Hego Euskal Herriko hainbat politikariek parte hartu dute.

Gernikak badu Arbola berria eta hogeita zortzi urtez iraun duen sinboloa agurtu du. Bizkaiko Batzar Nagusietan ohiko saioa egin ondoren, eta ordezkari politikoz beteriko ekitaldi batean, landatu dute aurrerantzean Gernikako Arbola izanen dena. Urtarrilean ihartua zen aitzenekoa, eta haren anaia da landatu dute.

Ekitaldian izan dira Hego Euskal Herriko hainbat ordezkari politiko. Besteak beste, Ana Madariaga Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Bakartxo Tejeria Gasteizko Legebiltzarreko lehendakaria eta Jose Maria Gorroño Gernikako auzapeza. Jose Antonio Ardanza eta Patxi Lopez lehendakari ohiak ere bertan izan dira.  Iñigo Urkullu lehendakaria izan dalehenengo lur palakada ematearen arduraduna. Xabier Euzkitze izan da ekitaldia zuzentzearen arduraduna.

Martxoaren 2an landatutako arbola 2000 urtekoa daeta Arratia ibarrean handitu da. Martxoaren 2tik ingurune eta baldintza berrietara egokitu beharko da.