Kazeta

Herri Urratsen gunea eta kantua sarean

Otsailaren 27an, maiatzaren 10an ospatuko den Herri Urratsen web gune berria argitaratu dute. Helbide berrian, Willis Drummond eta Niko Etxartek grabatu duten "Atxik ikastola" kantua entzun eta deskargatzen ahal da.

 

Herri Urratsen abestia argitaratu dute antolatzaileek.
Herri Urratsen abestia argitaratu dute antolatzaileek.

Maitzaren 10ean ospatuko da aurtengo Herri Urrats ospakizuna. Nahiz eta hilabete batzu falta diren oraindik hitzordurako, antolatzaileek jaialdiaren web gune berria argiataratu dute. Irudi ezberdinekin eta atal anitzekin aurkezten den helbidea da. Honetaz gain, "Multimedia txokoak" Willis Drummond eta Niko Etxartek grabatutako "Atxik ikastola" kantua entzun eta deskagatzeko parada eskeintzen du.

"@xik ikastol@" da aurtengo Herri Urratsen leloa. Ziburuko ikastolari zuzendua izanen den ospakizuna maiatzaren 10an ospatuko da Senperen. Ikastolen aldeko hitzorduak otsailaren 27an web gune berria aurkeztu du. Atal ezberdinek ospakizunaren ibilbidea ezagutarazteaz gain, azken berriak plazaratuko ditu.

Kantua entzun

Halaber, "Multimedia txokoan" helbide berriak Willis Drummond eta Niko Etxartek Donostiako Elkar estudioetan grabatutako kantua entzun eta deskargatzeko parada eskeintzen du. Jurgi Ekizak adierazi duen bezala, "ikastolek bizitzen duten aldarrikapen giroa islatzen duen abestia da".