Kazeta

Euskal hedabideak eskuz esku hauteskundeetaz informatzeko

Martxoko hauteskundeentzat giroa berotzeko eta hauetaz informazio gehiago eskeintzeko, aurten ere Ipar Euskal Herriko euskal hedabideak eskuz esku lan eginen dute. Herria, Euskal Irratiak, Kanaldude, Ipar Euskal Herriko Hitza eta KAZETA.EUSek alderdi ezberdinetako hautagaiekin hiru mahai inguru antolatu dituzte.

Hauteskunde gaualdi berezia, Euskal Hedabideak eskutik harturik.
Hauteskunde gaualdi berezia, Euskal Hedabideak eskutik harturik.

Hautagaien artean eginen diren mahai-inguruekin Ipar Euskal Herriko euskal hedabideek elkarlana abiatu dute martxoko hauteskundeetaz informatzeko. Gogoratu behar da, iragan urtean Herria, Euskal Irratiak, Kanalduden, Ipar Euskal Herriko Hitzak eta KAZETA.EUSek egindako lanak Argia sariak jaso duela urtarrilaren 30ean.

Euskal hedabideek Ipar Euskal Herrriko hiru herrietan debate publikoak antolatu dituzte martxoko hauteskundeetako hautagaiekin. Lehen mahai-ingurua Urdiñarben iraganen da martxoaren 4ean 19.00etan herriko gelan.

Publikoari irekia izanen den hitzordu huntan Olivier Carasco (UMP), Itxaro Bethart (PNB), Leonie Agergarai (EH BAI), Pierre Etchekopar (Front de Gauche), Pepela Mirande (Divers Droite) eta Ruben Gomez-ek (Divers Gauche) parte hartuko dute. Besteak beste, parte hartzaileek mendialdeko bozka eremu berriaz eztabaidatuko dute.

Ondoko hitzorduak martxoaren 9an Hendaian eta 17an Ustaritzen iraganen dira. Aldi oro kantonamendu bakoitzeko hautagaiak gonbidatuak izanen dira.