Kazeta

Hondarribiako erretreta etxea kostaldeko adindunen esku

Otsailaren 2tik, Hondarribian kokatua den Betharram zahar etxeak hogei ohe ezarri ditu Hendaia, Biriatu edo Urruñatik etorritako adindunen esku. Zerbitzuak egun erdia, egun osoa edo bi egunetan pertsona zaintzeko parada eskeintzen du.

Betharram, Hondarribiko zahar etxea. Argazkia www.caseresidencial.es.
Betharram, Hondarribiko zahar etxea. Argazkia www.caseresidencial.es.

Kotte Ecenarro, departamenduko lehendakariordeak eta Martin Garitano Gipuzkoako foru aldundiko diputatu nagusiak mugaz gaindiko harremanak indartuko dituen akordio berri bat izenpetu dute. Otsailaren biaz geroztik, Hondarribian kokatua den Betharram zahar etxeak Hendaia, Biriatu edo Urruñako adindunei ateak ireki dizkio.

Betharram zahar etxeak hogei ohe ezarri ditu Lapurdi kostaldeko adindunen esku. Hain zuzen ere, zerbitzu berri hunek egun erdi bat, egun bat edo bi egunetan pertsona zaintzeko parada eskeintzen du. Zahar etxeko langileak hiru hizkuntzetan mintzatzen dira, adindunen "bakardade" sentsazioa murrizteko gisan.

Etorkizuneko ideiak

Kotte Ecenarrok esplikatu du akordioak mugaz gaindiko harremanak indartzeko helburua duela. Halaber, etorkizunerako beste akordio batzuk egiteko borontatea erakutsi dute. Departamenduko lehendakariordeak adierazi du, ideien artean, aurreikusten ahal dela Hendaiako emazteen erditzea Irunen edo Donostian egitea.