Kazeta

Euskal laborantzaren lagin bat Parisen

Otsailaren 21etik martxoaren 1era laborantza saloia ospatzen ari da Parisen. Aurten, Ipar Euskal Herriko 80 ekoizle eta mahastizain baino gehiagok beren izenak eman dituzte Laborantza Txapelketa Nagusian parte hartzeko. Otsailaren 24ean, asteartearekin, Pirineo Atlantikoen eguna ospatuko da.

Otsailaren 21etik martxoaren 1era laborantzaren saloia ospatzen ari da Parisen.
Otsailaren 21etik martxoaren 1era laborantzaren saloia ospatzen ari da Parisen.

Egun hauetan Nazioarteko Laborantza saloia ospatzen ari da Parisen. Urteetan zehar nekazaritzaren ohitura, produktu eta kultura ezagutzeko parada bilakatu da. Otsailaren 21etik martxoaren 1era departamenduko 80 ekoizle eta mahastizainek Nekazarien Txapelketa Orokorrean parte hartuko dute. Hain zuzen ere, bederatzi behi, zezen bat, hiru marro, bi asto, mula bat eta 22 txerri hautatu dituzte animalien txapelketerako.

Departamendutik eramandako bederatzi ardi eta bi pottoka erakusketan egonen dira. Laborantzaren ispilua izateaz gain, Ipar Euskal Herriko produktuen erakuslehioa bilakatuko da. Adibidez, Ezpeletako piperrak, Akerbeltz garagardoa edo Heletako Agour gasnategiaren produktuak proposatuko dira.

Aldude txapelketan

Horretaz gain, Aldudeko Marcel eta Geneviève Ormartek aurkeztutako belardia, Pentze Loreztatuen Laborantzaren Txapelketa Nazionalean hautatu izan da. Aldudeko belardiaren "mosaikoak" txori eta floraren mota ezberdinak biltzen ditu. Urtean zehar animale ezberdinentzat zuzendua da eta betetzen duen nekazaritzako funtzioari esker aukeratu dute.

Departamendutik 22 hazle hautatuak izan dira Laborantza Txapelketa Nagusian parte hartzeko. Horietariko anitz Ipar Euskal Herriko hazleak dira. Adibidez, Saran pottoken hazle den Jean-Baptiste Lamothe edo Senperen xerrietaz arduratzen den Agesta Sébastien.