Kazeta

Caroline Phillips, Garapen kontseiluko lehendakari berria

Otsailaren 23an, zuzendaritza kontseiluan, Euskal Herriko Garapen kontseiluak bulegoko kide berriak izendatu ditu. Caroline Phillips izanen da lehendakari berria eta Paxkal Indo, Françoise Pautrizelekin batera, lehendakari ordeak.

Caroline Phillips, Garapen kontseiluko lehendakari berria.
Caroline Phillips, Garapen kontseiluko lehendakari berria.

Otsailairen 23an iragan da zuzendaritza kontseilua eta segidan Euskal Herriko Garapen kontseiluak bulegoaren kide berrien izenak iragarri ditu. Caroline Phillips izanen da lehendakari berria eta Paxkal Indo Garapen kontseiluko lehendakari ordea izanen da Françoise Pautrizelekin batera.

Caroline Phillips, musikari eta Phillips Internet enpresako zuzendaritzan lan egiten du, orain dela 18 urte. Paxkal Indok, Seaskako lehendakari ere den kontseiluko lehendakari ordeak, adierazi duenez, nahiz eta kostaldean sortu den, "barnekaldean bizitzeko hautua" egin du, "erabaki horrek du nere inplikazioa bultzatu Garapen kontseiluan".

Halaber, Françoise Pautrizel, ozeanografian aditua denak adierazi du bere ahaleginak "tokiko garapen ekonomikoruntz bideratuko" dituela, "bizi garen ingurumena errespetatuz".

Diruzain eta idazkaria

Frédérique Harivongs, Adarpea zahar etxearen zuzendaria, diruzain berria izanen da. Azkenik, Jean-Michel Larrasquet idazkari izendatu dute. Baionako Eusko Ikaskuntzako lehendakaria denak azpimarratu du Garapen Kontseiluan engaiatzen dela, "Iparraldearen garapen orekatu, integrala eta jasangarriaren alde, Hegoaldearekin, ondoko herrialdeekin eta munduarekin dituen harremanak kontutan hartuz".