Kazeta

Baionako gazte bat atxilotua atzoko atxiloketak margoketen bidez salatzeagatik

Gaur goizean Baionako gazte bat atxilotua izan da, atzoko atxiloketak margoketen bidez salatzeagatik. Komisaldegira eraman dute eta momentuz han segitzen du.

Hainbat margoketa azaldu dira Baionako karriketetan. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Hainbat margoketa azaldu dira Baionako karriketetan. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

Baionako gazte bat atxilotua izan da gaur goizean, atzoko atxiloketak margoketen bidez salatzeagatik. Hain zuzen ere, lau gazteen atxiloketak salatzeko hainbat mezu plazaratuak izan ziren atzo, urtarrilaren 27an, paretetan. "Atxilotuak askatu" edo "Haitz, Teo, Magis eta Alex askatu" mezuak ikusi dira.

Komisaldegira eraman dute eta momentuz han segitzen du. Gazte hunek bi aterabide izanen dira, edo askatua izanen da edo berehala epaiketa izanen du.