Kazeta

Teo Salamon aske gelditu da kontrol judizialpean

Urtarrilaren 27an, asteartearekin Jendarmeriak lau gazte atxilotu zituen. Teo Salamon Parisera eraman ondotik, askatu dute. Bere abokatuak zehaztu du aske gelditu dela "kontrol judizialpean". Haitz Agirrebarrena eta Jean-François Magis aske gelditu ziren atzo. Modu berdinean, astezken gauean Alex Feldman libre gelditu zen.

Atxilotutako beste hiru gazteak Pauen segitzen dute. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Atxilotutako beste hiru gazteak Pauen segitzen dute. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

Urtarrilaren 27an goizeko 06.00etan Ipar Euskal Herriko lau gazte atxilotu zituzten. Hain zuzen ere, Teo Salamon eta Haitz Agirrebarrena Baionan, Alex Feldman Arrosan eta Jean-François Magis Itsasun. Teo Salamon Parisera eraman ondotik askatu berri dute. Bere abokatuak, Clara Rougetek zehaztu du aske gelditu dela "kontrol judizialpean". Hatiz Agirrebarrena eta Jean-François Magis aske gelditu ziren atzo. Modu berdinean, Aitzina gazte mugimenduak iragarri zuen Alex Feldman askatu zutela astezkenean.

Atxilotutakoak 2013ko gertakari batzuekin lotzen dituzte. Hain zuzen ere, garaian gertatu ziren "etxeen sute batzuengatik". Gertakariak salatzeko, kolektibo ezberdinek elgarretaratzeak antolatu dituzte urtarrilaren 27tik eta aldarrikatu dutenez "mobilizazioek segituko dute".

Gaur goizean, urtarrilaren 28an, EH Bai eta Aitzina gazte mugimenduak prentsaurreko baten bidez heldu den larunbatean Baionan eginen den manifestazio baten deia luzatu dute. "Euskal gazteria aitzina. KONPONBIDEA ORAIN" lemapean 16.00etatik gertakarien "errepresioa" salatuko da.