Argitxu DUFAU

SNCFek 2015. urtean 32 lan postu murriztuko ditu Ipar Euskal Herrian

Orotara, Estatu frantsesean SNCF enpresak 1 100 lan postu murriztuko ditu eta horietako 32 Ipar Euskal Herrian gertatuko dira. Hain zuzen ere, hogei lan postu kenduko dituzte merkantziaren garraioan eta hamabi bidaiarien garraioan.

Orotara 32 lan postu murriztuak izanen dira. Argazkia Gaizka IROZ.
Orotara 32 lan postu murriztuak izanen dira. Argazkia Gaizka IROZ.

SNCF trenen enpresak 32 lan posturen murrizketa aurreikusi du. Peio Dufauk, CGT sindikatuko kideak, adierazi du hogei lan postu murriztuko direla merkantzien garraioan 2015. urteko irailaren lehen hamabostaldian. Bestalde, urte huntan zehar bidaiarien garraioan hamabi lan postu kenduak izanen direla aitzinatu du Dufauk.

"SNCFek joan den urtetik gizatasuna kendu nahi du tren geltokietan eta Internet bidezko salmenta emendatu nahi du", aldarrikatu du sindikalistak. Bere iritziz, azken helburu hunek zerbitzuen kalitate apalagoa ekarriko luke.