Iurre BIDEGAIN

Berri Txarrakek Fresnes espetxean joko du gaur

Berri Txarrak taldeak, Fresnes espetxean aurkeztuko du bere azken diskoa "Denbora da poligrafo bakarra". Musikazalea den langile batek eskaera egin ondoren, kontzertua egiteko baimena lortu eta gaur, urtarrilaren 26a, presoen aitzinean joko dute. Haien artean, zazpi euskal preso egonen dira.

Berri Txarrak taldeak bere azken diska aurkeztuko du Biarritzen martxoaren 13an. Argazkia: Sylvain SENCRISTO.
Berri Txarrak taldeak bere azken diska aurkeztuko du Biarritzen martxoaren 13an. Argazkia: Sylvain SENCRISTO.

Berri Txarrak taldea izigarrizko arrakasta izaten ari da bere azken diskoarekin: "Denbora da poligrafo bakarra". Intxaurrondon lau egunez segidan kontzertuak eskeini zituzten birari hasiera emaiteko, sarrera guziak salduz. Bide beretik, heldu den asteburuan Iruñean ere emanen duten kontzertuaren sarrerik ez da gelditzen. Baina astelehen huntan, urtarrilaren 26an berezia izanen den kontzertua emanen du nafartar taldeak.

Pariseko Fresnes kartzelako langile batek, Berri Txarraren zale batek, han kontzertua egiteko proposamena egin zuen eta zuzendaritzak onartu zuen. Eskaera egin ondoren Berri Txarrakek gonbidapena onartu eta gaur joko du Fresnnes espetxean.

Etxeraten datuen arabera, frantses Estatuko kartzela horretan zazpi euskal preso daude. Hain zuzen ere: Saul Curto Lopez , Ugaitz Errazkin Telleria, Borja Gutierrez Elordui, Oier Ibarguren Sarasola eta emakumeen moduloan Kanboko Lorentxa Beyrie, Itziar Moreno Martinez eta Eider Uruburu Zabaleta.