Iurre BIDEGAIN
Elkarrizketa
Berri Txarrak
Musika taldea

"Denborarekin poligrafoak egia esatea nahi dugu, gezurretaz asetuta gaudelako"

"Denbora da poligrafo bakarra" proeiktua aurkeztu du Berri Txarrak taldeak. Zortzi hilabete ondotik izugarrizko ikusmina sortu duen lana da, batez ere osatzen duten 20 abestiek "bizi propioa" dutelako. 20 urteko ibilbidea duen taldeak Ipar Euskal Herrian egindako lehen kontzertua gogoratzeaz gain, "publiko fidela" duela gaineratu du. Ikusle leial horiek Berri Txarraren musikaz gozatzeko parada izanen dute Biarritzeko Atabalen 2015.urteko martxoaren 13an.

Berri Txarrak taldeak bere azken diska aurkeztuko du martxoaren 13an Biarritzen. Argazkia Sylvain SENCRISTO.
Berri Txarrak taldeak bere azken diska aurkeztuko du martxoaren 13an Biarritzen. Argazkia Sylvain SENCRISTO.

Nola sentitzen zarete proiektu berriaren arrakastarekin?
David Gonzalez: Arraro xamar apur bet sentintzen gara; baina kontent, oso kontent. Izugarrizko harrera izan du cd honek eta ez dugu hitzik azaltzeko zer geratzen ari den.
Gorka Urbizu: Faktore pila bat daude eta ez dakizu zehazki zer dagoen atzetik. Lan handia dago gibelean eta kantuekin oso pozik gaude. Uste dugu "Lemak, aingurak" edo "Zerbait asmatuko dugu" bezalako kantuek konektatu egin dutela jendearekin. Gero ere, 20.urteurrena da eta jarraikortasun hori eta konstanzia hori, nik uste ate eta aurreikuspegi asko botatzen dituela.
David Gonzalez: Urte osoan sekretupean egon gara abesti eta proiektu hau egiten eta orain dena azaleratu dugu.
Gorka Urbizu: Proiektua bera oso berezia zen. Hiru ekoizleena, bakoitza bere ikuspegi ezberdin batekin eta horrek ere jakinmina sortu du.

Zuen ustez zein da Ipar Euskal Herrian zuen musikarekiko dagoen zaletasuna?
G.U: Nik uste betidanik oso ondo tratatu gaituztela. Gogoan dut "Ikasten" diskoarekin bereziki iruditzen zait hor lehertu zela Iparraldekiko zaletasuna. Gogoratzen naiz asko jo genuela Iparraldean eta geroztik beti izan ditugu bisitak; Ttattola dela edo azken aldian Atabalen. Jarraitzaile oso fidelak ditugu hemen.

Zein izango litzateke Ipar Euskal Herrian bereziki gogoratzen duzuen eszenatoki bat?
D.G: Ttattola gaztetxea, ni birritan egon naiz. Egon garen guztietan beteta eta jendea zoratuta zegoen.
G.U: Nik gogoan dut lehendabiziko diskoakin, garaian afitxak nituela nere logelan eta oker ez banago, gure lehen kontzertua Makean izan zen eta hor neukan kartela; askotan ikusten nun.
Galder Izagirre: Nahi ez hainbeste ez gera etortzen. Nahiko genuke gehiago etorri; maite dugu hona etortzea.

Ezberdina da iparraldeko hiru lurraldeen publikoa?
D.G: Igual ez daukatelako aukera asko gu ikusteko eta horregatik hartzen dituzte kontzertuak askoz be gogotsu. Edo igual asko edaten dutelako (irriz).
G.U: Nere ustez kultura musikala zabalagoa da hemen. Lehen aipatu dut "Ikasten"; ordurako Euskal Herrian ez zegoen hainbesteko talderik musika hori egiten. Nolabait ere euskal metalaren barruan berrikuntza batzu ekarri zituen eta askotan nik sentsazioa neukan Hegoaldean baino askoz hobe ulertzen zela hemen orduan egiten ari ginena. Nabaritzen zen adibidez bertsioak jotzean Hegoaldean hotzagoa zela eta hemen jadanik ezagutzen zituzten. Iruditzen zait kultura musikala aldetik aurrerago zeudela.

Harreman musikala duzue Ipar Euskal Herriko musikarekin edo talde batzuekin?
G.I: Nik uste dut ez dugula sailkatzen. Azkenean ulertzen dugu Euskal Herria bat bezala eta ez dugu lehenengo talde bat edo diska bat nondik datorren begiratzen. Azken finean zer esaten digun edo zer esan nahi duten ikusten dugu. Askotan igual ez dira gustuko taldeak baina bai apreziatzen dituzu beste kontu batzu: ze pasio ezartzen duten egiten duten horretan edo nola aurkezten diren gurekiko. Ulertzen dugu Euskal Herria bakarra bezala eta bereizketak dira gehiago pertsonalak, pertsonarekiko, edo taldearekiko, eta ez lurraldearekiko.

Urteetan zehar adin tarte zabal batean oinarritako publikoa lortu duzue, zergatik dela pentsatzen duzue?
G.I: Fenomeno oso berezia da. Egun hauetan nabaritu dugu badatorrela diska sinadura aske gazteak, jakinez beraiek jaio aurretik bazebilela taldea. Alegia, 17 urteko gazteak diska sinatzea etortzen dira; hori pasada bat da. Egia da gure mugetatik kanpo ateratzen garenean adin heinea igotzen da eta ez dakit zergatik. Ez daude hainbesteko nerabeak gure esperoan.
D.G: Azken finean 20 urteko ibilbidea dauka taldeak, beraz urte hauetan egon dira gazteak zirenak eta orain ez direnak hain gazte.
G.U: 20 urteetan denbora dago harreman horretan sartu eta irten egiteko. Disko honetan ikusi dugu batzu berriz adiskidetu direla Berri Txarrakekin. Igual azkenengo bi diskak ez gustatu eta hau bai, auskalo. Musikak ere badauka indar hori; zure bizipenik lotzeko indarra. Ez da bakarrik kantu soil bat, gogoratzen duzu kantu hori entzuten zenuenean ez dakit zein pertsonekin zeundela edo bidaia bat egin zenuela urte hortan. Lotura horiek sortzen dira eta hori da gauzarik politenetako bat.
G.I: Azken finean orroitzapenen kutsa bat gara. 20 urtekin hasi zirenentzat beharbada kutsa hori erosi berria daukate eta orroitzapenez bete behar dute.
G.U: Belaunaldi berriak ikustea zure kontzertuan oso poztekoa da. Horrek esan nahi du konektatu egin duzula eta hori oso polita da. 20 urte daramazu jotzen eta batzutan baduzu sentsazioa jendeak ezagutzen zaituela, baina batzuetan ahazten zaizu askotan gaur izan daitekeela lehen kontzertua gaztetxo horrentzako; eta hori ez du sekulan ahaztuko. Zuk zure lehen kontzertua ahanzten ez duzun bezala. Eta hori geratzen zaizu itsasita betirako.

Gorka taldearen hasieratik zaudenez, nola ikusi duzu Berri Txarraren eboluzio musikala?
G.U: Nere ustez sustraiak ez ditugu ahaztu. Hasieran metal talde bat ginen beste edozer baino gehiago eta gero hori ahaztu gabe zabaldu eta hazi egin da gure espektro musikala. Jakinmin horrek bultzatuta. Etengabe gaude talde berriak entzuten. Nere ustez, gaur egun oso zaila da Berri Txarrak estilo musikal batean sailkatzea. Rocka da jarrera aldetik, baina horren baitan biltzen dira sentsibilitate oso ezberdinak. Orokorrean kantuak transmititu egin behar du eta sentipen hori estiloen gainetik dago. Guk ikasi dugu eta gure ustez entzuleek ere ikasi dute. Musika gogorraren mundua itxia da askotan. Ematen du hortik aldentzen bazara zure burua saltzen ari zarela eta guk ez dugu sekulan hori sinistu. Autentikotasuna ez dago distortsio mailan. Transmititu behar du kantu batek, unkitu eta sentiarazi zerbait. Hori lortu daiteke distortsioarekin; amorrua bide motzena da hori sentitzeko. Baina melodia on batek ere sentiarazten ahal du.

Ze bide bide edo desmartxa segitu du taldeak gaurko diskora heltzeko?
G.U: Disko bakoitzak dauka bere garrantzia. Berri Txarrakek 900 kontzertu inguru eman ditu eta bakoitza inportantea da gaur egun garena izateko. Errepasoa egiten bada, badaude disko bereziak edo inflexio puntu izan direnak. Adibidez, "Ikasten" bera edo "Jaio.Musika.Hil"; horrek markatu zuen zerbait. Hiruko bilakatu ginen eta horrek eragina izan du ondoren egin ditugun gauza guztietan. Baina kantu eta zuzeneko bakoitza inportantea da.

Proiektu berrian jorratutako estilo ezberdinak, Berri Txarrakek dituen aurkegi ezberdinen edo ebolizioaren islapena dira?
G.I: Iruditzen zait ere nabariagoa dela orain hiru ekoizle ezberdinek eskoiztu dutela. Hemendik bost urtetara ezberdin entzungo dugula pentsatzen dut. Kantu guztiak random batean edo diska berdinean jarri ezkero, hemendik bost urtetara ez dakit kapazak izango gaitekeen sailkatzea. Batzuekin bai, baina beste batzu diluituko dira. Lotura bat dago denen artean. Era berean iruditzen zait eboluzio bat dela, baina Berriren musikan egondu diren osagaienak. Azkenean popa beti egondu da Berriren musikan, baina distortsioarekin apainduta edo mozorrotuta. Melodia, punka edo metala beti egon dira. Beste batzuetan joan gara kantuaren bila, estiloa baino. Nahiz eta badira kantu batzu asko markatzen dutela diskoaren ildoa, badira bizpahiru kantu aldatzen ahal direla lekuz. Ez daude hain definituak. Zubi lana egingo dute eta gainera oraindik zuzenekoa falta da.

Nolakoa izango da bira berriaren zuzenekoa?
D.G: Galdera ona, ez dakigu oraindik. 20 abesti berrirekin oso zaila egingo zaigu. Horretan gabiltza. Abesti guztiak jo, betikoak ez jo, danak jo edo ez.
G.U: Buruhauste bat da hori.
D.I: Nere ustez azkenean kantuek berak esango digute. Haiek eramango digute erantzunera, behintzat espero dut ze ez daukagu denbora askorik hemendik urtarrilera.

Zer eskatzen du ahalegin gehiago, diskaren ekoizpen prozesuak edo bira berak?
G.U: Hasieran 20 kantu egitea eta grabatzea urte berean ematen du kriston egitasmoa dela eta horrelako Everest modukoa izango dela, baina sentsazioa daukagu ez dela hainbesterako izan. Nahiko erres atera da eta grabaketak oso atseginak izan dira.
G.I: Nahiz eta hiru lan motz izan, horrek ematen dizun lana disko normal batek ematen dizuna da. Beraz, esan dezakegu hiru disko egin ditugula zortzi hilabeteetan. Hori izan da zailena, guztia kordinatzea.
G.U: Ingurunea ere oso inportanta da. Taldeak bizi duen egoera goxoa. Taldea egonkortasuneko giroan dago, aspaldiko partez. Sormenaren aldetik ere gogotsu gabiltza.

"Denbora da poligrafo bakarra" lanaren hiru diskoetatik abesti bat hautatu.
G.I: Abiatuko naiz "Helduleku guztiak" kantutik; bigarren diskatik.
G.U: Zaila da, baina esango dut "Sutxakurrak".
D.G: "Poligrafo bakarra".
G.I: Egia da defenditzen ditugula 20 kantuak eta aukeratzea zaila da. Bakoitzak istoria bat esaten du.

Proiektu berri hau definituko duen hitz bat aukeratu.
G.U: Mugarri bat. Iruditzen zait hemendik urte batzuetara, jakinez goiz dela hori esateko, sortu den zurrumbiloa, gu hiruak zein konbentzituak gauden eta zuzenekoak iritsi gabe direla jakinez, uste dut Berriren ibilbidea errepasatzean “Denbora da poligrafo bakarrak”, "Jaio.Musika.Hil" diskoak bezala, aro baten aldaketa markatuko du.
D.G: Pasioa. Nik uste pasioa da hau guztia gertatu izanaren arrazoia. Pasioagatik egin dugu guzti hau eta pasioa da exigitzen den minimoa.
G.I: Nik omenaldi bat eginen dut Ondarrun ikasi genun espresio bati, dela: “oilu popi fabriki”. Oiloaren azala jartzen dizun fabrika eta kasu huntan fabrika diska izango litzateke.

Zer nahi duzue Berri Txarraren poligrafoak denborarekin esatea?
G.I: Beti egia. Nahiz eta egia batzuetan mingarria den, gezurretaz asetuta gaude iada. Batzuetan egiari aurpegia ematea zaila da, baina hobea da egia aurretik izatea.