Martxoaren 22an bertan Donostitik pasatu eta sei egun berantago Gasteiz zeharkatuko du. Biharamunean, martxoaren 29an 12.30etan Bilbora ailegatuko da. Hamar egunez, euskararen alde pausuak emanen ditu korrikak.
Korrika kulturala
Korrika hasi baino lehen, motorra berotzeko korrika kulturalak hainbat hitzordu prestatu ditu Ipar Euskal Herrian. Gaualdiak, ikusgarriak, afariak edo filmen proposamenak garaile izanen dira otsailaren 6a arte.
Heldu den urtarrilaren 25an, Kabaret gaualdia iragenen da Muskildin. Bestalde, urtarrilaren 28an Pirritx eta Porrotx pailazoak Izpurako Faustin Bentaberri gelan. Azkenik, beste hitzordu batzuekin batera, otsailaren 5an "Istano bat" antzerkia emana izanen da Baionako Kalostrape ostatuan.