Beatrice MOLLE

Jon Anzaren kasua Pariseko epaitegietara itzuliko da apirilaren 1ean

Heldu den apirilaren 1ean Pariseko epaitegian Jon Anzaren familiak Frantses estatuko justiziaren kontra ezarritako helegia aztertuko du.

 

Jon Anzaren kasua apirilaren 1ean aztertuko dute Parisen. Argazkia Juan Carlos RUIZ.
Jon Anzaren kasua apirilaren 1ean aztertuko dute Parisen. Argazkia Juan Carlos RUIZ.

"Duela urte bat erresponsabilitatearen gaineko helegite bat jarri genion Estatu frantsesari", adierazi du Maritxu Paulus-Basurcok, Jon Anzaren familiaren abokatuak. Justiziak Anzaren kasua sailkatua zuen, baina abokatuen lanari esker, dosierra ez lurperatzea lortua izan da.

Hain zuzen ere, heldu den apirilaren 1ean Jon Anzaren abokatuak dosierra defendatzeko parada izanen du Pariseko epaitegiaren aitzinean. Anzaren familiak frantses Estatuaren kontra ezarritako helegitea aztertuko da epaitegian. 2013. urteko uztailean frantses Estatuko justiziak dosierra artxibatzea agindu zuen.