Kazeta

EAJk lau kantonamendutan izanen ditu hautagaiak

Martxoko departamenduko hauteskundeei begira, "Zurekin hemen" lelopean, EAJk izanen dituen hamasei hautagaiak aurkeztu ditu. Bozketan parte hartuko duten bikoteak presente egonen dira lau kantonamendutan hamabi kantonanemenduen gain.

EAJk lau kantomanenduetan aurkeztuko da hamasei hautagaiekin. Argazkia:Marisol Ramirez.
EAJk lau kantomanenduetan aurkeztuko da hamasei hautagaiekin. Argazkia:Marisol Ramirez.

Martxoko hauteskundeak hurbil dira eta alderdi politikoek beren hautagaiak aurkezten hasi dira. EAJk adierazi duenez, hautagai jeltzaleak lau kantonamendutan izanen dira. "EAJ balore eta proposamenak defendituko ditu, kantonamenduetako jendeetaz ahal bezain bat hurbil egonez", aldarrikatu du alderdiak.

Hego euskal kostaldean, Hendaiako eskualdean, Jean Tellechea (Urruñako zinegotzia dena) eta Iziar Aizpuru izanen dira hautagai titularrak. Beren ondoan, ordezko gisa, Hendaiako Laurent Lopetegui eta Biriatuko Marinette Darguy presentatuko dira.

Euskal Mendiko kantonamenduan, Xiberoa, Garazi eta Baigorria eskualdean, Jatsuko Jean Michel Iribarne eta Itxaro Bethart izanen dira zerrendaburu eta Pampi Etchegaray eta Marielle Aurnague ordezko hautagaiak.

Bestalde, Donibane Lohizuneko kantonamenduan, herri horretako hautetsia den Gaxuxa Elhorga Dargains eta Jean Pierre Etcheverry izanen dira hautagaiak. Lurralde berdinean, Maitena Ugarte-Alza eta Jean Marc Quijano izanen dira ordezkoak.

EAJk lortu du presente izaitea Errobi eta Urdazuriko Ibarran. Uztaritzeko kantonamenduan Ahetzeko Francis Gellie eta Angeluko Nicole Renaud izanen dira zerrenda buru eta ordezko gisa, Renaud Albaric eta Eliane Neuvillek zerrendan parte hartuko dute.