Iurre BIDEGAIN

SOS Arrazakeriak Charlie Hebdoren eragin "ezkorra" analizatu du

Charlie Hebdoren atentatuak eragin zuzenak izan ditu Frantses estatuan, baina baita ere Euskal Herrian. Agustin Unzurrunzagak, SOS Arrazakariaren elkarteko kideak adierazi du ez dela gertakari zuzenik azaldu, baina "preokupazioa eta giro ezkorra zabaldu da".

 

Baionan Charie Hebdoren alde egindako manifestazioa.
Baionan Charie Hebdoren alde egindako manifestazioa.

Bi aste pasatu dira urtarrilaren 7an Charlie Hebdok atentatua sufratu zuenetik. Geroztik, erasoak agertu dira Frantses Estatuan, baina baita ere berriki Baionako mezkitan edo Nafarroko herriko etxe ezberdinen web orrietan. Azken hauetan islamismoaren aldeko mezuak agertu dira.

Gipuzkoako Sos Arrazakeriaren elkarteko Agustin Unzurrunzagak esplikatu du zein izan den beren ustez Hego Euskal Herrian izan duen eragina. Hain zuzen ere, eragina ez da handia izan, baina hala ere "giroa ezkortu" dela nabarmentzekoa da. "Hemengo musulmanen preokupazioa handitu da, giro ezkorra zabaldu delako. Baina hortik, ez da aurrera pausorik egin", esplikatu du Unzurrunzagak.

Gogoratzen du, 2004.urteko martxoko 11an Madrilen gertatutako atentatuek, Charlie Hebdoren gertakariari konparatuta ezberdinak zirela agertutako ondorioak. "Madrileko atentatuarekin ez zen giro hain ezkorrik sortu, nolabait inpaktua orokorra izan zelako eta kasu honetan selektiboa izan da", zehaztu du SOS Arrazakeriaren kideak.

Komunikabideen tratamendua

SOS Arrazakeriak hainbat ikastaro eskeintzen ditu komunikabidetan lan egiten dutenei gaien trataera egokia egiteko helburuarekin. Komunikabideek Charlie Hebdoren albistearen tratamenduaz mintzatzean Agustin Unzurrunzagak ondorio argi bat ateratu du: "albisteak irakurtzean, irakurleak pentsatzen du zuzenean islanofobiaren mugimendua, arriskutsua den mugimendua dela".