Kazeta

Euskal Herriko burujabetza energetikoa aipagai bihar Baionan

Udalbiltzako Euskal Garapen eta Kohesio Fondoak "Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida" aurkeztuko du bihar Baionan. Lan hunek ikerketa lan sakon baten erakuslehioa izateaz gain, herriko etxeetan martxan jartzen ahal diren jardubide onen katagoa biltzen du.

 ‘Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida’ lanaren aurkezpena Donazaharren. Argazkia: Udalbiltza.
‘Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida’ lanaren aurkezpena Donazaharren. Argazkia: Udalbiltza.

"Euskal Herriaren burujabetza energetikorantz joateko gida". Udalbiltzako EUskal Garapenen eta Kohesio Fondoak katalogo hunen hainbat aurkezpen prestatu ditu Ipar Euskal Herrian. Donazaharren gaia aipatu zen eta bihar Baionako Roblez Arangiz Fundazioaren lokalak eztabaida honen eszenatokia bilakatuko da.

Lan hau Foru Aldundiak Donostiako Udalarekin eta Zazpiak bat elkartearekin elgarlanean egindako ikerketa aurkezten du, Xabier Zubialdek zuzendua. Honetaz gain, herriko etxeetan abian jartzen ahal diren jardunbide onen katalogoa biltzen du. Gaur egun Euskal Herriko herriko etxe batzuek aplikatzen dituzte teknika hauek eta urtarrilaren 22ko hitzaldiak esperientziak islatuko dira.

Mintzaldian honakoek parte hartuko dute: Xabier Zubialde, Igor Aldalur, Eibarko zinegotzia eta Euskal Garapen eta Kohesio Fondoko kidea, Iban Grossier, Bizi! mugimenduko kidea, Jean-Louis Harignordoquy, Ibai-Errekak elkarteko kidea, eta Patxi Bergara, I-Ener enpresako kidea.

Efizentzia energetikoa

Mintzaldi hauek "Energia burujabetza 2014-2019" programaren barnean egiten dira. Helburu nagusia da herri etxeek urratsak egitea subiranotasun eta efizientzia energetikoak lortzeko bidean. Horretarako Udalbiltza, hainbat hitzarmen izenpetu ditu. Haien artean, Ipar Euskal Herriko I-Ener enpresarekin.