Iurre BIDEGAIN

Odol bilketaren sentsibiliazio kanpaina Baigorrin

US. Nafarroa galdeginik eta Biarritzeko odol zentroak antolaturik, bihar odol bilketa bat antolatu da Baigorrin. Errugbi taldeko jokalari bat gaixotasun bat duenez, sentsibilizazio kanpaina bat abiarazi nahi izan dute odol bilketaren garrantzia azpimarratzeko.

Bihar Baigorrin odol bilketa eginen da. Argazkia: pixabay.com
Bihar Baigorrin odol bilketa eginen da. Argazkia: pixabay.com

US.Nafarroak odol bilketari buruzko sentsibiizazio kanpaina bat egitea erabaki du. Jackeline Iñarak, US.Nafarroko idazkariak adierazi du errugbi taldeko jokalari bat gaixorik dela eta nahiz eta "orain odol transmisioak ez dituen behar, iaz maiz egiten zituen".

Odol bilketaren garrantzia azpimarratzeko nahian, Baxe Nafarroko taldeak erabaki du sensibilizaizo kanpaina abiatzea, herritarrak eta jokalariak eskaintzaren garrantziaz ohartarazteko. "Gure jokalariaren istoria estakulu gisa erabili dugu erakusteko biziki garrantzitsua dela odola emaitea", esplikatu du Iñarak.

Horretarako, bihar 15.00etatik 18.00etara, Biarritzeko odol zentroak hitzordu bat antolatu du Baigorriko plazan.

Odolaren eskasa

Biarritzeko odol zentroa, bakarra da Ipar Euskal Herriko odol banaketa gauzatzeko. Iragarri dutenez, geroz eta gutxiago doaz erreserbak eta eskaerak emendatzen dira. Horretarako, biharko sentsibiliazio kanpainean parte hartzeko deia luzatu dute. Zehaztu dutenez, odola 18 eta 70 urte bitarteko pertsonek emaiten ahalko dute.