Bidegain, Iurre

Biarritzeko mediateka: hamar urte kultura jendeari hurbiltzen

Biarritzeko mediatekak bere 10.urtebetetzea ospatzen du. Ibilbide huntan kultura jendera hurbildu du eta "literatua heldu askori ezagutarazten lagun du". Gaur hasten diren ospakizuenetan Bernardo Atxaga idazlea izanen da protagonista.

Biarritzeko mediatekaren irudia. Argazkia: Biarritzeko mediateka.
Biarritzeko mediatekaren irudia. Argazkia: Biarritzeko mediateka.

1980.urtean auzapez berria izan zuen Biarritzek. Honek proiektu berri hanitz ekarri zituen hirrira. Biarritzen "xarma handiko" liburuteagia zuen, baina Aña Mari Grenie, Mediatekako helduen euskal saileko arduradunak dioen bezala "ez zen Biarritzen mailakoa, 30.000 biztanleko hiria delako". "Ametsa gauzatuz", Biarritzeko mediatekak argia ikusi zuen. "Itsasontzi itxurarekin" "jendearengandik hurbil" izan nahi zuen zerbitzua sortu zen.

Urteak pasatu eta, helbura ailegatu da Biarritzeko mediateka. Gaur egun, erreferentzia gune bat bilakatu da biarriztarrentzat. Ibilbidean zehar, Greniek adierazi du hiru ezaugarri ezberdin lortu dituela. Alde batetik, irudi sail gunea eratzea, argi eta bideoaren sailarekin. Hunen barnean hainbat tailer antolatzen dituzte.

Bestalde, "Amerika sail gunea" garatu dute. "Euskal Herriak beti izan du harremana Hego Amerikarekin eta mediatekak gaiari buruzko euskarriak eskeini nahi ditu", zehaztu du arduradunak. Azkenik, urteekin euskal saila emendatu dute eta hizkuntza herritarren esku ezarri dute. Hain zuzen ere, AEKrekin duen lankidetzari esker, "irakur kluba" antolatzen dute hilabetero.

Etorkizunari begira, Aña Mari Grenierek esplikatu du mediatekaren helburuen artean "numerikoa gure zerbitzuen artean eskeintzea da". Hau da, geroz eta euskarri gehiago era digitalean proposatzea.

Ospakizunak garaile

Gaur hasiko dira ospakizunak eta horretarako Biarritzeko mediatekak Bernardo Atxaga idazlea gonbidatu du. Hunek, besteak beste, "Nevadako egunak" liburua komendatuko du. Modu berean, bihar gazte eta helduentzako tailerrak izanen dira, mintzaldiekin batera. Bukatzeko, kontzertuek hamargarren urteurrenaren besta bukatuko dute.