KAZETA

Aitzinak eta Ernaik mendi martxa antolatu dute "elkarlanetik elkar ezagutzara" pasatzeko

Heldu den apirilaren 2tik 4ra Aitzina eta Ernai gazte mugimenduek mendi martxa antolatu dute. Bideo baten bidez adierazi duten bezala, hasieratik elgarlanean aritzeko asmoa plazaratu zuten eta gaur egun "elkarrezagutzara" salto egiteko mementoa heldu da. Euskal Herri osoko gazteei zuzendu diete iraganen den hitzorduaren gomita.

Koldo Etxegarai, Aitzinako kideak bideo baten bidez adierazi duen bezala, gazte mugimenduak Ernairekin batera "Euskal Herria arrazoi eta helburu" dute. "Gazte problematikak landuz, Euskal Herri aske bat lortu" nahi dute.

Bi taldeak sorreratik elgarlanean aritzea hitzartu zuten eta gaur egun "elgarrezagutzera salto" egiteko mementoa heldu da. Horretarako apirilaren 2tik 4ra mendi martxa baten bidez "harremanak garatu eta errealitateak ezagutzeko" helburua dute.

Hitzordua zazpi lurraldeetako gazteei zuzendua da. Iragarri duten bezala, ekitaldiak besteak beste, "borrokarako espazio komunak eraikitzea" du helburu.