Idoia ERASO

Alternatiba, Donibane Garazitik Bilbora, sistema berri baten alde

Bihar eta etzi Donibane Garazin eginen da Alternatiben Herrixka, eta urriaren 24an Bilbora hedatuko da «sistema aldatzeko» mugimendua. Nafarroa Beherean, klima aldaketa gelditzea da xede nagusia eta Bizkaian beste eremu batzuetara ere zabalduko da.

Baiona izan zen Alternatiba mugimenduaren sorterria 2013an. Geroztik 111 «herrixka» inguru antolatu dira Estatu frantsesean bereziki, baita Europako beste hainbat herrialdetan ere. Euskal Herrian laugarrena izanen da asteburukoa, Lapurdiko hiriburuaren ondotik, Zokoan eta Donostian egin baitziren herrixkak. Bilbokoa bosgarrena izanen da, ikuspegi berri eta zabalagoa hartuta. Bizi mugimenduak sustatu duen Alternatibak ingurumenaren aldeko defentsa du oinarri: “Sistema alda dezagun, ez klima”. Eredu aldaketa hori eremu sozial eta politikora ere hedatu dute Bilbon, Karta Sozialaren bidez.

Alternatiba mugimenduak hedatzea du helburu. Horren erakusle da ekainean Baionatik atera eta irailean Parisera heldu zen bizikleta itzulia. Helmuga COP21 delakoaren kokalekua izanen da, NBEk azaroa eta abendua artean klimari buruz eginen duen gailurrarena, hain zuzen ere. Horri begira munduan zehar Alternatibak antolatzeko deia egin zuen, eta horretarako metodologia tresna bat jarri zuen eskura.

Dei horri erantzun diote Euskal Herriko bi hiriburuek, nork bere ukitua emanez. Donibane Garazin asteburu honetan «postal bateko paisaia eder batean eroso eta lasai ibiltzeko aukera izanen da, animazioz eta informazioz inguratuta». Autorik gabeko gunea izanen da eta herri osoan zehar bertako eragile ezberdinek parte hartuko dute.

Horretaz gain, informazio ugari eskuratzeko era anitz izanen dira. Xabier Harlouchet Biziko kideak herrixkan zehar «pasibo izatetik, aktibo bilakatzeko tresnak» izanen direla nabarmendu zuen, eta «alternatibek duen eraginkortasuna» deskubritzeko gunea izanen dela gaineratu zuen.

Mintzaldiak izanen dira baliabide horiek eskuratzeko bideetako bat. Larunbatean, Susan George militante altermundialista ezaguna izanen da, Noel Mamere kazetari ohiarekin eta Txetx Etcheverry Biziko bozeramailearekin batera. Igandean, “tokiko aterabideetatik mundu mailakoetara joateko” moduei buruzko hitzaldiak izanen dira.

Tresna berri bat ere jarri dute abian, “Nire 21 ekintza sistema aldatzeko, eta ez klima”. Bizilekua, energia, bankuak eta finantzak, hondakinak, garraioak eta kontsumo arduratsua dira bertan jorratzen diren gaiak, Alternatibaren izpiritua baliatzeko.

Karta soziala

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak Alternatibaren deiari erantzun zion. Ingurumena zaintzeko sistema kapitalista aldatu behar dela oinarri hartuta, eredu horrek sortzen dituen arazo sozial, politiko, kultural eta ekonomikoei aurre egiteko alternatibak jarri dituzte agerian. «Sistema aldatzeko hausnarketa zabalago bat egin dugu», azaldu zuen Ainhara Plazaola bozeramaileak.

Gai ezberdinetarako aukera ezberdinen erakustoki izanen dira Areatzan eta Alde Zaharrean hedatuko diren bost auzoak: natura, ekonomia (soziala eta solidarioa), bizitza anitzak eta duinak, parte hartzea (demokrazia eta burujabetza) eta arragoa (hezkuntza, hizkuntza eta kultura). Egitaraua askotarikoa izanen da, «ez bakarrik hausnarketari begirakoa, ludikoa ere izango da; kutsu ideologikoa duten antzezlanak, dantzak... ».

Ekimenaren filosofiari eutsiz, antolakuntzako gastuak denen artean partekatu nahi dituzte, eta horretarako crowdfunding kanpaina bat abiatu dute. Lehen helburutzat ezarri zuten 12.000 eurotik hurbil daude, baina 22.000ra heldu nahi dute.

Herrixketatik Biziko eta Karta Sozialeko kideen arteko elkarlana abiatu da. Donibane Garazin Bizkaian eginen den ekimenaren aurkezpena eginen du Leire Txakartegik, eta Bilbon Ipar Euskal Herriko mugimendu altermundialistak bere gunea izanen du.

 

Requisan 196 sillas de cara al cop21 de París

Tal y como hiciera Bizi! a comienzos de año en Baiona, la pasada semana varios colectivos altermundialistas requisaron en París doce sillas en una sucursal del banco BNP Paribas. La acción se realizó como respuesta al llamamiento firmado por numerosas personalidades políticas de llevar a cabo una requisa ciudadana de 196 sillas de cara al COP21, la Cumbre de la ONU sobre el Clima que se celebrará entre noviembre y diciembre en París.

«El dinero para salvar el clima existe: está en los paraísos fiscales», declaran los creadores de la campaña para requisar las sillas. Denuncian que la evasión fiscal está organizada en gran parte por los bancos y que a nivel de la Unión Europea supone una pérdida de un billón de euros para los presupuestos de las instituciones públicas.

Este movimiento ciudadano se une a otras iniciativas que tratan de concienciar a la sociedad de la importancia de la futura cumbre para movilizar a la sociedad a nivel mundial. Por ello, el movimento Alternatiba organizó un Tour en bicicletas múltiples por el Estado francés y otros países limítrofes.I.E.